WIKIAK



ZER DIRA


APLIKAZIOAK
  • Wikispaces Classroom: Gure ikasgelako wikiak dohan eta abentaila gehiagorekin (kudeaketa ona, interface berria...) Wikispaces Clasroom aurkezten da. Egindako wikiak inportatu ahal ditugu edo berri bat sortu.



10 ideia wiki bat egiteko ikasgelan

external image wiki.jpg

Wiki batek helburu desberdinak izan ahal ditu. Irakasle batzuek erabiltzen dute bere ikasleei informazio gehigarria emateko ( etxean birpasatzeko edo jarduera multimedia osagarriak egiteko) eta irakaslea bera administratzailea da. Baina Wiki bat komunean garatzeko pentsatuta dagoenez, zilegizkoagoa da klaseko ikasle guztien artean eraikitzea. Susmatuko duzuenez, ikasgelan erabiltzen den metodologiaren menpe dago eta programazioarekin bat egotearen baldintza du. Hona hemen 10 ideia wikiekin lantzen hasteko:

  1. Wikikoadernoa: Klasean ikasjarduera edo ataza ikertzaileak egiten badira, wikiak ikasleen ekoizpenak adierazteko balio izango du. Gainera wikiaren bidez ekoizpenak multimedia izan daitezke (hala nola, bideoak, argazkiak, testuak, soinuak, mapak, diapositiben aurkezpenak...).
  2. Wikialdizkaria: Arloko aldizkari digitala egiteko primeran dago wikia. Ikasleek lan egiten dituzten ikasgaiei buruzko artikuloak idatz ditzakete maiztasun zehatzarekin, baita beste ikusentzunezko balibideetan zerikusirik duten beste berri estekatu ere. Aldizkari moduan antolatzen da wikia.
  3. Wikimonografikoa 1 : Programazioaren gai bat aukeratzen da eta honi buruzko monografikoa izan daiteke wikia. Gai bera kurtso desberdinetan ematen bada, wikia guztien artean egin daiteke. Oso egokia da ere arloenarteko gaiak lantzeko, esate baterako Agenda 21.
  4. Wikimonografikoa 2: Ikasturtean zehar garatzen diren gaiak harturik, beste monografiko mota eraiki ahal dugu, esate baterako laborategiko esperimentoak edo matematikako problemak.
  5. Wikiproiektua: Kasu honetan, wikia bera proiektua da. Estrategia metodologiko hau erabiltzen denean, bai proiektuaren urratsak, bai emaitzak, wikian kokatzen dira.
  6. Baliabidepediak: Wikia baliabide mota desberdinetako bilbuma bihurtzen da, ikasgelan erabiltzeko prest: Weborriak, baliabide multimedia eta abar.
  7. Wikideiak: Ikasgai bat landu baino lehen edota landu eta gero, wikia eztabaidatzeko foro bezala erabil dezakegu : aurreideiak, iritziak, alde edo kontrako argudioak, proposamenak, ondorioak, akordioak...
  8. Wiki erakusketa: Kurtso eta ikasgela desberdinetako ikasleen ekoizpenak erakusteko toki bezala erabili ahal dugu, hala nola, argazki matematikakoak, teknologian egindako proiektuak...urtez urte aberazten da.
  9. Ikastexeen arteko wikia: wikiak bikainak dira ikastetxe desberdinen artean proitu komunka egiteko, bai europear proiektuetan, bai eskualdekoetan.
  10. WikiQuestak : Wiki bat oso toki aproposa da ikasturtean zehar erabiltzen ditugun WebQuestak( edo beren modalitate guztiak) ikasleei planteatzeko. Gainera, bere ekoizpenak ere leku berean egon daitezke.


APLIKAZIOAK
ON LINE:

INSTALATZEKO:



Sakontzeko

Guardar