WEB 2.0



ZER DA


Web 2.0 web aplikazio tradizionaletatik erabiltzaileari begira dauden aplikazioetarako eboluzioa da. Web 2.0 ez da teknologi berria, baizik eta jarrera berria teknologien aurrean. Web 2.0 izenburua erabili zuen lehenengoa Dale Dougherty ( O’Reilly Media) izan zen 2004an hitzaldi-eztabaida baten garapenean. Webaren hasiera testuinguru estatikoa izan zen, Web 1.0 deiturik. Weborriak adituek egiten zituzten, oso gutxi gaurkotuta zeuden eta erabiltzaileak ezin zuen berarekin interakzionatu. Web 2.0 terminoa aurrekoarekin konparatzeko sortzen da. Gaur egun, web tresnek baimentzen dute edonork edo edozein taldek bere web propioa sortzea erraz moduan , etengabe eguneratzea eta beste erabiltzailekin edukinak sortu eta elkartrukatzea, bideoak, irudiak, dokumentuak eta abar. Era honetan toki hauetan interakzionatzen diren sare sozialak ere sortzen dira. Sarean dauden edukinen % 80a internautek beraiek garatu dituzte Web 2.0ko aplikazioen bitartez. "Prosumidor" izeneko kontzeptua jaio da (ekoizlea + kontsumitzailea) . Web 2.0, azken finean, iraultza soziala da.

Orain informazioa, eta beraz, ezauguera, iturri klasikoetan ez dira oinarritzen (testuak, irakaslegoa), baizik eta gero eta subjektiboagoak dira, erabiltzaile guztion eskuetan daudelako. Sareko edukinak internautek sortzeaz gain, bildu, sailkatu, iruzkinak eman eta kritika jaso ere egiten dituzte. Taxonomia klasikoetatik folksonomietarapasatu da, hots, erabiltzaileek kudeatutako sailkapenak modu sinple eta pertsonalizatuan, elementu bakoitzari hitz gakoak ematera, etiketak edo tagak erabiliz.

external image zen2.jpgInformazioa, beraz, eskala erraldoian ekoizten da eta edukinen sarbideak ez du bilaketa handirik eta denbora galtzerik eskatzen. Edukinak RSS sareen bidez sindikatzen dira eta erabiltzaileak agregatzaileetan hartzen ditu, interesatzen zaizkien webtokien berri guztiak jasotzeko programa errezak. Gainera, toki markak elkartrukatzeko aplikazio zehatzak daudenez, informazioa era kolaboratiboan ere hautatzen da.

Web 2.0-k, teknika aldetik, edukinak argitaratu eta kudeatzeko tresnak ematen dizkigu eta, gizarte-egoeran, elkaradimenaren agerpena erraztatzen du, ez sistematizatuta ez gidatuta dauden norbanako aportazioen bitartez. Interneta gure aplikazioak exekutatzen diren plataforma bihurtzen dabil, dena ordenagailuatik Sareara eramateko joera dago, edozein momentu eta tokitan sarbidea eskuragarria izateko.




Haritz Rodriguez kazetaria eta blogariak laburbiltzen du oso ondo bideo honetan:
Umore-bideo honen bidez Internetaren agerpena irudikatzen da liburuarenarekin konparatuz:




ERABILERA DIDAKTIKOA


external image servicios-web-20.jpgWeb 2.0 giza-osagai batean eta beste informazioaren kudeaketa desberdinean oinarritzen da. Hezkuntza arloan aplikaturik, ezauguera modu kolaboratiboan eta inklusiboan eraikitzeko baliabide ederra da., guztiok eskura izateko, ikaskuntza eta irakaskuntza aberazteko. Beste aldetik, bai irakasleari bai irasleari rol berriak ematen dizkie, ikaslan desberdina baimentzen duelako: autonomoa, elkarlana, kritikoa, sortzailea, bakoitzaren iritzia ematea, ikerketa, baliabideen elkartrukea...ezauguera sortu eta hartzea.

Web 2.0ko aplikazioen bidez, irakasleek eta ikasleek material ugari eta dibertsifikatua garatu eta elkartrukatu ahal dituzte, nork berea edo taldean , ikas jarduera eta ebaluazio mota berrizteko aukerarekin. Ikasle, ikastetxe eta irakasleen sareak garatzeko baliabideak ematen ditu ere bai. Giza-sare hauetan , hezkuntzari buruzko gaiak ikertzeko, hausnarketa egiteko eta ikasteko aukera bikaina dugu, elkarren artean edukinak sortzen, laguntza ematen eta materialak elkartrukatzen. Helburua ez da IKTak ikastea, baizik eta IKT-ren bitartez ikastea.

10 propuestas para innovar hacia una educación 2.0. José Miguel Bolívar

Maialen Aizpuruaketa Izaro Apraizek labur azaltzen digute:


Educastur-ren bideoak, oso onak




GEHIAGO Hezkuntza


Orokorrak: Web 2.0ko aplikazioen bildumak