LIBURU BIRTUALAK



ZER DIRAexternal image catalog_sample.jpg


Atal honetan sartzen da aplikazio desberdin multzoa helburu komun batekin: dokumentuak formato ikusgai batean pasatzen dituzte eta liburu moduan geratzen dira, hau da, "orria pasatzeko" efektuarekin.
Dena den, orokorrean "kontakizun digitalak" izen honenpean garatzeko tresnak , ondorengo ataletan ere dituzue:

ERABILERA DIDAKTIKOA


Gure ordenagailuko dokumentuak Weborri batean liburu elektroniko bezala erakutsi, elkartrukatu edo txertatzeko balio dute. Oso egokiak dira, adibidez, ikasleen lanak, irakasleen apunteak, ipuinak, historioak, biografiak, portfolioak, klaseko - ikastetxeko aldizkariak... argitaratzeko.

APLIKAZIOAK ETA ADIBIDEAK


INTERNETETIK BESTE FORMATORA

TESTU PROZETZAILETATIK INTERNETERA

Scribd

external image logo_119x34.png?1261625579

Ezagunena da eta sinpleena, dokumentu mota ugari onartzen ditu eta bista desberdinetan ikus ditzakegu (liburua, diapositibak, jarraituan...) . Libre (jaisteko prest) utzi ahal dugu edo modu pribatuan gorde. Hezkuntz dokumentuak "School Work " atalean bilatzen dira. Adibideak: apunteak, "elkarlana", " Zabalazkari" aldizkaria, JB Zabalako LH-Getxo

El hombre calavera, ikasleen komikia

komiki

external image issu10.jpg

Issuu

"Orria pasatzeko" efektua duen lehenengoa izan zen. Ez dago hezkuntzarako atalerik, "others" atalera jo eta han bilatu eta etiketatzen da. Adibideak: ikasleen lanak, "Mikroskopioa" , ikasleentzako informazioa "Gripea". SpotBit-ek Issu aplikazioaren antza du baina Off line, hau da, dokumentua igo eta gero, flash formatoa egiten du eta uzten digu jaisteko prest, artxibo moduan. Antzekoa bat: Youblisher

Txanogorritxu. Alkartu ikastola. Haur hezkuntzako ipuina



external image Calameo-logo.png

Calaméo

Besteak baino aurreratuagoa, formato aldetik. Bilaketak euskeraz egin dezakegu. Oso ikusgarria. Adibideak: proposamen didaktikoa, Magnitudeen gymkana (Jakintza Ikastola), ikasleen lana (J. M. Munarriz) , "Atapuerca, hortzetik hitzera"

Glossi:

Aldizkari dotorea sortzeko aplikazioa. Tutoriala. Adibidea: Los Óscar.

Mixbook

Liburu baino gehiago, photobook bat sortzeko tresna da, hau da, gehien bat argazkiak kokatzen dira testu labur batekin lagunduta, baina liburuaren efektua du. Adibidea: Astronomía

Mixbook - Create Beautiful Photo Books and Scrapbooks! | View Sample Photo Books | Create your own Photo Book

Bookr

Aurreko bezalako bat, baina Flickrean dauden argazkiekin ( bakarrik Creative Commons lizentziadunak, noski) gehi testua irudiaren oina bezala. Pausoak: lehenengoa irudiak bilatzen ditugu (egilea, etiketak), gero aukeratzen dira eta testua sartzen da. Azkenean, argitaratzen dugu.


MyEbook.com

Oso ona, gure dokumentuak liburu interaktiboa bihurtzeaz gain, on line editatu ahal dira irudiak, soinuak edo bideoekin aberazteko. Tamalez, txertatzeko kodeak ez du dokumenturik ematen, baizik eta irudi bat. Adibideak.: ikasle baten lana, la revolución francesa, Fuengirolako IES Sueleko aldizkari digitala "El Lazarillo", ipuina "A cinderella"
external image logo_myebook_beta.png


Cuadernia

Castilla-La Mancha Hezkuntza Sailak atera duen programa. Deskargatzen da ordenagailuan lantzeko edo on line bertsioa ere badu. Ez du kodea ematen txertatzeko.

Myscrapbook

Liburu birtualak egiteko sotfware askea. Ikastetxeetako zerbidorean instalatzen da. Adibideak:Libro virtual del I.E.S. Cavaleri / Once upon a time (Carmen Cubelen ikasleen lana, CEIP Josefa Amar eta Borbón-Zaragoza)


GEHIAGO