DIAPOSITIBAK



ZER DIRA

Normalean, "diapositibak" deitzen dugunak diapositiben aurkezpena esan nahi du, hau da, informazioa modu ikusgarrian aurkezteko sistema. Gaur egun, bi posibilitate ditugu: programak erabiltzea (ezagunenak Ppt eta Impress) edo on line egitea. Bietan informazioa modu desberdinetan aurkezteko aukera ditugu: testua editatzeko eta maketatzekoa, irudiak, grafikoak, estekak, bideoak.. txertatzekoa, audioa eransteko aukera... Edukiak modu automatikoan erakusteko sistemak ere dituzte.

Programen bidez egindako diapositibak Internetera igo ditzakegu ere aplikazio batzuen medio. Era honetan, aurkezpenak partekatzen ditugu eta gure web-txokoetan ere kapsulatu ahal ditugu.


ERABILERA DIDAKTIKOA

Presentaciones multimedia. Pere Marquès


APLIKAZIOAK

  • Google Docs: diapositibak on line egiteko modu sinpleena eta Google-tresna guztiekin integraturik

  • Slideshare: erabilgarriena. Diapositibak programa baten bidez egiten dira eta gero Zerbitzura gora eramaten dira.

  • Prezzi: hemen ere on line lan egiten da. Ideia nagusiak diapositibetan jartzen dira banan banan eta gero haiek arteko harremanekin lotzen dira. Oso ikusgai geratzen da, kontzeptu-maparen antza.

  • Present.me: aurkezpenekin batera gure azalpen propioak eman ahal ditugu soinu eta bideoaren bitartez. Grabazio-muga 15 minutukoa da eta 10 grabazio hilero.


  • Tildee: Oso tresna sinplea tutorialak sortzeko. Ezin da web-orri batean txertatu, bakarrik on line erabiltzen da. Tutoriala.

external image B8F40CF4-D746-4720-9B8D-B1EE1846DD71.jpg



GEHIAGO: