ATAZA DIGITALAK




Lehenengoz ATAZA terminoak definizio zehatza behar du, hezkuntz gaitasunak garatzeko ikas-ekintza egokiena delako
.external image consumidores-clientes-del-futuro-generacion-interactiva-digital-habitos-consumo-behavioral-targeting-ninos-adolescentes-espanoles-internet-telefonia-movil1.jpg
José Moyak (Las Palmaseko Unibertsitateko irakaslea metodologia arloan) eta Florencio Luengok (Atlántida proiektua) oso definizio zehatza ematen digute:

Egoera problematikoaren ebazteari zuzenduta dauden ikas-ekintza edo ekintzak dira, testuinguru zehatz batean, ikasleek bere ezagutza guztiak erabiliz, ekoizpena adierazgarria garatzen dute eta , lana giza praktika batean txertatuta badago, hobe".

Ataza baten barruan hiru prozesu desberdinak daude :
  1. ataza irtenbideratzeko planifikazioa
  2. beharrezkoa den informazioa eskuratzen da eta antolatzen da
  3. atazak eskatzen duen ekoizpena garatzen da.

Gaur egun, prozesu guztiak baliabide digitalen bitartez egin daitezke. Gainera, tresna digitalek ahalbideratzen dituzte era honetan eta ez bestean garatu ahal diren ekoizpenak. Sailkapen bat egiteak ekoizpen eta atazen tipologia berrikustea suposatzen duenez, antolatzeko modu ugari daude. Nik hemen nire proposamena luzatzen dut, Edutekaren "Tareonomia" eta adimen anitzak oinarriak harturik:

ATAZA SINPLEAK:
  • TXOSTEN IDATZIAK. Informazioa txosten batean antolatzen da. Txostena galdesorta moduan ere antola daiteke.
  • IRUDIAK. Informazioa irudikatzean datza, ideia bat irudiaren bidez adierazten da: irudi-mapak, txiste grafikoak, zikloak, prozesuak...
  • ANTOLATZAILE GRAFIKOAK. Informazioa modu grafikoan aurkezten da: emaitzen taulak, taula konparatiboak, grafiko estatistikoak, berdintasunak-desberdintasunak, kronogramak, kontzeptu-mapak, mapa mentalak, hiztegi-mapak, istorio-piramideak, Godwinen Va (esperimentuak edo ikerketak adierazteko), kausa-ondorioaren diagramak, Venn diagramak...

ATAZA KONPLEXUAK:
  • BILDUMAK. Informazioa bilatzen da bilduma egiteko: errezetak, glosarioak, hiztegiak, argazki-bildumak, natur- bildumak, praktika-bildumak , algoritmo-bildumak...
  • AZMAKIZUNAK EDO MISTERIOAK. Informazioaren bilketa misterio baten bidez planteatzen denean eta ekoizpenak formato ugarietan aurkeztu ahal dira: txosten idaztiak edo ahozkoak, jolasak, mapak, planoak, hormairudiak, testu narratiboak, denbora-lerroak, biografiak, gynkhanak ...
  • KAZETARITZA. Informazioak kazetaritza tratamendua jasotzen du, ikasleek kazetarien papera hartzen dutenez, lanak honelakoak izan daitezke: iritzi-artikuluak, aldizkariak, monografikoak,dokumentalak (bideoak), elkarrizketak, telesaioak, irrati saioak ...
  • ORIENTAZIOA. Informazioa erabiltzen da protokoloa, prozedura, edo plangintza bat garatzeko eta modu desberdinetan isladatzen da: mapak, maketak , liburuzkak, ibilaldien plangintzak, protokoloak, txosten idatziak edo ahozkoak, gynkhanak ,bideo-erakustaldiak, problemen ebazpenak, kode logikoak , simulazioak...
  • ADOSTASUNA.Informazioa ikuspuntu desberdinetatik aztertzen da, alde positiboak eta negatiboak ateratzen dira, eztabaida sortzen da... helburua adostasun batera heltzea dela ahaztu barik. Horretarako lan aproposak: antolatzaile grafikoak, eztabaidak, asanbladak, jolasak, kasuen analisiak , problemen ebazpenak...
  • ARGUDIOA.Informazio antolatzen da ikuspuntu zehatz batean beste batzuk konbentzitzeko. Beraz, antolatzaile grafikoak, ahozko aurkezpenak, txosten idatziak , gidak...aproposak dira.
  • AUTOEZAGUTZA. Informazioa biltzen da norberaren autoezagutza lortzeko asmoz. Ekoizpen posibleak: txosten idatziak, autoanalisiak, egunerokoak, autodeskripzioak, bilduma pertsonalak, bizitzarako plangintzak edo iritzi-testuak.
  • ANALISIAK. Informazioaren arteko harremanak aztertzen dira. Hala nola, kausa-eraginak antzekotasunak – desberdintasunak...eta antolatzaile grafikoak (taulak, grafikak, diagramak, matrizeak...), hormairudiak, denbora-lerroak, problemen ebazpenak, kalkuloen txostenak edo argudiozko testuak , bestean beste, lan aproposak dira.
  • EBALUAZIOA. Informazioa erabiltzen da ebaluazioa egiteko eta antolatzen da, esate baterako, galdesorta, taula konparatiboak edo portfolioetan.
  • IKERKETA ZIENTIFIKOAK. Informazioaren analisia metodo zientifikoaren bidez egiten da: hipotesiak planteatzen dira, esperimentazioa diseinatu eta garatzen da (edo informazioa bilatzen da) eta emaitzak hipotesiarekin kontrastatzen dira. Ekoizpenak formato asko onartzen ditu: txosten idatziak, ahozko aurkezpenak, hormairudi zientifikoak, artikulu zientifikoak, taulak, grafikoak, Godwin-en Vak, esperimentuen erakusketak, natur erakusketak, ekoizpen teknologikoak (objetuak, asmakizunak, berziklajea) , mapak, planoak, simulazioak...
  • GIZARTE IKERKETAK. Informazioaren analizatzen da gizarte metodologiaren bidez edo ikuspuntu historikoa erabiliz. Txosten idatziak, ahozko aurkezpenak, hormairudiak, artikuloak, grafikoak, biografiak, denbora-lerroak, mapak, planoak, gynkhanak, simulazioak, roll-playing, dramatizazioak ...
  • GIZA-PRAKTIKA. Informazioa tratatzen da giza praktika bat garatzeko: bitartekaritza-ekintzak, asanbladak, laguntza-taldeak, gidak, erakusketak, konponketak, ikastaroak...
  • HAUSNARKETA. Informazioak ideiak edo emozioak antolatzeko eta konstzienteak izateko balio du eta antola daiteke era hauetan: bildumak, ikerketa pertsonalen txostenak (zaletasunak, ohiturak...), jolasak, hormairudiak, buruko mapak...
  • AZTERKETA KRITIKOA. Informazioa tresna baten bidez aztertzen da modu kritikoan. Testu, irudi edo bideo eztabaidagarriak oinarritzat hartzen dira. DAFO, CRITIC, txostenak, iritzi-testuak, eztabaidak, gaiaren kontrako publizitatea...ekoizpenen bidez antolatu ahal da.
  • SORMENA. Informazio ez ohiko formatoan antolatzen da, hala nola, testu literarioetan ( narrazioak, ipuinak, deskripzioak, poesiak...), ahozko testuetan ( hitzaldiak, poemen irakurmenak, ipuinkontalaritza, bertsolaritza...), esku-lanetan ( maketak, eskulturak, eskulanak...) arte-lanetan (collageak, hormairudiak, pankartak...), antzelanetan ( antzerkiak, dramatizazioak, mimoa...) ikusentzunezkoetan ( bideoak, argazkiak, diapositibak, erakusketak, komikiak, telesaioak, irrati saioak...) edo ekoizpen musikaletan ( abestiak, soinuak, kontzertuak, koreografiak...) .

Guzti hau digital moduan garatzeko tresnak ere sailkatu ahal ditugu, beti beren bi alde kontutan harturik, informazioa atera eta ekoiztea: external image jovenes-con-ordenador-portatil-480.jpg

  • Programa ofimatikoak: testu-prozezatzaileak, kalkulo-orriak, datu-baseak, diapositiben aurkezpenak, irudien editoreak...
  • Baliabideak on line: weborriak, hiztegiak, irratiak, telebistak, entziklopediak, simulazioak, animazioak, egunkariak, aldizkariak, liburuak, materialen biltokiak...
  • Komunikatzeko tresnak: sare sozialak, posta elektronikoa, txatak, foroak, bideokonferentziak, webcamak, blogak, wikiak, ...
  • Elkarlanean aritzeko tresnak: blogak, wikiak, weborriak, ofimatika kolaboratiboa...
  • Web 2.0ko ekoizpen digitalak egiteko aplikazioak: argazkiak, bideoak, diapositibak, soinuak, testuak, liburuak, komikiak, denbora-leroak, Web hormairudiak...



ATAZA BAT, EKOIZPEN UGARI : Horma baten espezieak

ATAZAK EGITEN IKASTEKO ATAZA



external image Not_escuela2.0.jpgATAZA DIGITALEN PROPOSAMENAK


Bi bideo ezinbestekoak, Josi Sierrari esker Conocity
Actividades didácticas para el desarrollo de la competencia digital. Jordi Adell. Gipuzkoako VII: Jardunaldi Pedagogikoak eta JEDI- II. Hezkuntza digitala-Jardunaldiak (Deusto, 2010).
Jordi Adell "El diseño de actividades didácticas con TIC" JEDI2010 Bilbao